“Osasun-erakundeek gomendatzen duten moduan, etxetik jarraitzen dugu lanean, jaialdia prestatu zen egunetan egiteko. Eskerrak eman nahi dizkiegu jarraitzaileei, jaialdiaren inguruan adierazitako kezkarengatik eta babesarengatik. Osasuna, maitasuna eta adore eman nahi dizkizuegu”, esan dute prentsa-oharrean.
Ekainaren 5ean, barikuan, Eric Burdon & The Animals taldeak eskainiko du kontzertua. Gainera, egun berean Lucinda Williams, Anari eta The Jayhawks eta North Mississippi taldeak arituko dira Sondikako taulen gainean. Era berean, Voodoo child bar aretoan, Rosebud-ek eta Gonzalo Portugalek eskainiko dute emanaldia.
Hurrengo egunean, ekainaren 6an, Roger Hodgson, Joanna Connor eta Maika Makovski-ren txanda izango da. Haiekin batera hauek ere izango ditugu zuzenean: Mikel Renteria & The Walk On Project Band eta Brand New Sinclairs. Javi Stills & Co eta Santiago Delgado y los Runaway Lovers taldeek girotuko dute zapatuan Voodoo child bar aretoa.
Egun bateko sarrerek 55 euro balio dute; eta egun bikoek, 95 euro. Txartelak www.musiclegendsfestival.com webgunean edo Kutxabanken bidez hartu ahalko dira. BBK Music Legends Festibala bosgarren aldiz egingo da datorren urtean. Kohesioa eta gizarteratzea ditu helburu nagusitzat, eta, horretarako, musikaz eta kulturaz baliatzen da.