Baliteke Sondikan iruzur egiten ibiltzea

a: srgpicker 2021ko urt. 13a, 13:50

Sondikako Udalak gizarte-sareen bidez jakinarazi duenez, azken egunetan herritar batzuek udaletxera deitu dute jasotako dei baten berri emateko. Deitu dien pertsonak esan die Ur Partzuergotik edo udaletxetik bertatik deitzen duela eta helburua da “etxe barruko ur-hornidura berrikusteko ekipamendu bat saltzea”. Udalaren hitzetan, “merkataritza-praxi txar bat da, edo iruzur bat”. Udalak eskatu du halako deiei ez erantzuteko eta gertatutakoa Ertzaintzan salatzeko.