Pertsona bat hil da Sondikan, moto-istripu batean

Aikor aldizkaria 2021ko api. 13a, 14:24

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, pertsona bat hil da gaur goizean Sondikan, moto-istripu baten ondorioz. Gainera, motorrean zihoan beste lagun bat zauritu da. Istripua 11:50ak inguruan izan da Erletxera bidean.