Santo Domingo gunea
331.593 metro koadroko azalera du. Ingurune naturalaren ezagutza sustatzeko, proposatu da bertan aisialdi pedagogikoari eta ludikoari eta umeen aisialdiari lotutako jardueren zentro bat ipintzea.
Pike gunea
54.814 metro koadroko lursaila da. Han familientzako gunea ipintzeko proposamena egin da abentura- eta aisialdi-jarduerak egiteko.
Bagatza gunea
73.145 metroko azalera du. Proposamena da bertan jarduera-gune bat atontzea, aire zabalean intentsitate handiko kirola egiteko.