Sondikako Udalak osorik berrituko du Goiri Erdikoa plaza eta diseinu-proposamen bi ditu horretarako: egungo aterpearen ordez estruktura finko bat ipintzea (A aukera) ala karpa bat (B aukera). Herritarrek euren iritzia eman ahalko dute urriaren 21etik 29ra bitartean udal-liburutegian, edo iradokizunak@sondika.eus helbide elektronikora mezu bat idatzi. Bestalde, inguruan dauden altzari guztiak ere berrituko ditu udalak, eta estalki berriaren azpian umeen jolas-gunea atonduko da. Modu horretan, erabilera berria izango duen gune bat utziko da liburutegian eta jubilatuen etxearen artean.