Nazioarteko Folklore Jaialdia, Sondikan

a: @codanzaacuarelaboliviana 2022ko uzt. 19a, 12:24

Barikuan, uztailak 22, Nazioarteko Folklore Jaialdia izango da Sondikako Goronda Beko kiroldegian, 20:00etatik aurrera. Sondikako Udalak Portugaleteko Elai Alai elkartearen laguntzarekin antolatutako ekintza da, eta bertan talde hauek hartuko dute parte: Gorantzaileak Sondikako dantza taldeak, Komenka New Orleanseko dantza etniko- eta musika-taldeak eta Acuarela Boliviako dantza-taldeak. Ekimenak beste herrialde batzuetako dantzak eta musika eramango ditu Sondikara. Sarrera libre izango da, lekua bete arte.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).