Sondikako Udalak jakinarazi duenez, udal-ikastaroetan izena emateko epea irailaren 26ra arte luzatuko da. Izena ematea liburutegian egin behar da. Azaldutakoaren arabera, ohiko ikastaroez gainera, aurten gazteentzako ikastaroak eskainiko dituzte, hala nola robotika, hobekuntza pertsonala eta emozionala eta umeentzako sukaldaritza. Informazio gehiagorako, www.sondika.eus webgunera jo daiteke.