Sondikako Udalak jakinarazi duenez, bizitegi-eremuetako argiteria publikoa aldatzeko azken fasea hasi dute eta guztira 1.293 argi aldatuko dira; aurreko fasean, 367 argi aldatu zituzten. Azken fase hau urtarrilean amaituko da. Bestalde, azaldutakoaren arabera, udalerriko 11 eraikin publikoetan ere LED argiak ipiniko dira, eta Basozabal futbol-zelaiko fokuak aldatuko dituzte; haien ordez, foku eraginkorragoak jarriko dira. Udalak 700.000 euroko inbertsioa egingo du argiteria aldatzeko. Ondorioz, espero du 54 milioi kilowatt-ordu baino gehiago aurreztea eta atmosferara urtean 278,80 karbono dioxido gutxiago isurtzea.