Giro ezin hobea Sondikako Enologia Egunean

a: Sondikako Udala 2022ko urr. 10a, 13:28

Enologia Eguna 12. aldiz egin zuten atzo Goiri plazan. Eguraldi ona lagun, haraino hainbat herritar eta bisitari hurbildu ziren, eta azokan bildutako jatorrizko deituretako ardoak dastatu ahalko zituzten; Rioja, Rueda eta Penedes, haien artean. Gainera, Magalarte Lezama txakolina dastatzeko aukera ere egon zen. Sondikako Udalak jakinarazi duenez, aurtengo Enologia Egunean inoiz baino txartel gehiago saldu dituzte: guztira 1.200. Txartelak sei euroan saldu ziren eta prezioaren barne zeuden kopa bat eta hiru txakolin dastatzea. Bestalde, Idiazabal gazta, gildak eta gozogintzako produktuak ere salgai ipini ziren azokan. Azkenik, Lekerika anai-arreba lezamarren talo-txosna jendez gainezka egon zen goiz osoan.