Gabonetako ekintzetan izena emateko epea Sondikan

Aikor aldizkaria 2022ko aza. 21a, 09:30

Gaurtik eta barikura arte, hau da, azaroaren 21etik 25era bitartean, izena eman daiteke Sondikako Ludoteka txikiak (2015-2019), Ludoteka gazteak (2010-2014) eta Gaztetxeak Gabonetarako antolatu dituzten ekintzetan. Besteak beste, irteerak egingo dituzte txikiparketara, BECeko UGPera eta bolaleku batera. Izena ematea Ludoteka gaztean egin daiteke 19:00etatik 21:00etara, eta Gaztetxean. Zozketa azaroaren 30ean egingo da. Informazio gehiago hemen.