Garrasiak elkarretaratzera deitu du, eta hitzaldia antolatu

Aikor aldizkaria 2022ko aza. 22a, 08:34

Garrasia Sondikako talde feministak zenbait ekintza antolatu ditu Azaroaren 25aren inguruan. Horrela, hilaren 6an Magma mia! bakarrizketa gozatu zuten Beatriz Egizabalen eskutik, eta elkarretaratzera deitu dute barikurako, azaroak 25. Hitzordua 20:00etan ipini dute Ikurrina enparantzan, eta bertan “Aurre egingo dizueten emakumeak” ekintza ere egingo dute. Azkenik, azaroaren 27rako antolatu dute sexu-esplotazioari buruzko hitzaldia. Hori Emargi elkarteko Lucia Nietok zuzenduko du eta 18:00etan izango da Kultur Aretoan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).