Liburuaren Eguna dela eta, adin guztientzako ipuin-kontalaria izango da domekan, apirilak 30, 11:30ean, Sondikako ludoteketan. Ondoren, azoka solidarioa egingo da. Liburutegian dauden liburu batzuk kenduko dira, eta azoka horretan ipiniko dira salgai euro batetik bost eurora bitarteko prezioan. Batzen den dirua Sondikako Cáritasi emango diote. Azoka 13:30ean amaituko da.