“Sondika Musika” ekitaldia zapatuan egingo da berriro

Aikor aldizkaria 2023ko maiatzaren 11

Zapatuan, maiatzaren 13an, “Sondika Musika” ekitaldia egingo da bosgarren aldiz. Hortaz, musikazaleek musika onaz berriro gozatzeko aukera izango dute herriko tabernetako terrazetan. Oraingo honetan, eta 20:00etatik 22.00etara, Malas Compañeras musika-taldeak kontzertua egingo du Batzoki inguruan. Broken Izotz taldeak, bestalde, 21:30etik 23:30era joko du Atarrabi taberna inguruan.