Uztail kulturala Sondikan

Aikor aldizkaria 2023ko eka. 27a, 11:12

Sondikako Udalak zenbait kultura-ekitaldi antolatu du uztailari begira. Ekintzak Larrabarrenan izango dira zapatuetan. Uztailaren 1ean, Dj Porruk umeentzako saioa egingo du 20:00etatik aurrera, eta hilaren 8an, 22:00etan, Minions, el origen de GRU filma ikusi ahalko da. Bestalde, Puro Relajo taldearen rantxerak gozatzeko aukera egongo da hilaren 15ean, 22:00etatik aurrera, eta Andoni Agirregomezkortak eta Maribel Salasek bakarrizketa egingo dute hilaren 22an, 22:00etan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).