Sutea piztu da Sondikako etxebizitza batean

Aikor aldizkaria 2023ko uzt. 6a, 11:38

Goizeko 11ak aldera, sutea piztu da Iturrigane kaleko etxebizitza batean, Sondikan. Lekukoek kontatu digutenez, etxebizitza horretatik ke beltza atera da eta auzokideek deitu diete suhiltzaileei. Etxebizitza barruan emakume nagusi bat zegoen, eta lekukoen esanetan, "bere balkoitik auzokideen balkoira pasatu behar izan du, sutetik ihes egiteko”. Emakumea urduri dago, baina, esandakoaren arabera, ez da zauritu. Lekura suhiltzaileen hiru kamioi bertaratu dira, baita ertzainak ere. Kale hori zein inguruko kale batzuk itxi dituzte, baina dagoeneko itzali dute sutea.