Nazioarteko Folklore Jaialdia, Sondikan

a: Crane Performers (Facebook) 2023ko uzt. 19a, 09:03

Ohikoa den moduan, Elai Alai Portugaleteko dantza-taldeak Nazioarteko Folklore Jaialdia antolatu du uztailerako. Jaialdia astelehenean hasi zen eta bihar amaituko da. Nolanahi ere, jaialdiari lotutako ekintzen baitan dantza-taldeek inguruko herrietako batzuk bisitatuko dituzte, eta Sondikan barikuan, uztailak 21, izango dira. Gorantzaileak dantza-taldearekin batera, Goronda Beko kiroldegian arituko dira Crane Performers (Uganda) eta Liga Tari Mahasiswa Kridabugaya (Indonesia) dantza-taldeak. Saioa 20.00etan hasiko da.