Marmitako Txapelketan izena ematea zabalik Sondikan

a: Artxiboa, 2018ko txapelketa 2023ko ira. 5a, 12:39

Irailaren 14tik 17ra bitartean Santa Kurtze jaiak ospatuko dira Sondikan, eta jai-egitarauaren baitan Marmitako Txapelketa egingo dute zapatuan. Lehiaketan izena emateko epea jada zabaldu da eta hori barikura arte, irailak 8, egin daiteke liburutegian. Gehienez bi stand eta olana alokatu ahalko dira 30 euroren truke. Standa dutenek, bestalde, txapelketaren egunean bertan egin ahalko dute izena ematea Larrabarrena parkean, 09:00etatik 12:00etara.   

Kazolak 14:00etatik 14:45era aurkeztu beharko dira eta sariak 20:15ean banatuko dira. Jakinarazitakoaren arabera, ibilgailuak Larrabarrena parkera soilik 08:30etik 09:30era sartu ahalko dira bidegorriaren gunetik. Oinarriak udal-liburutegian eta www.sondika.eus helbidean daude eskuragarri.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).