Urteak dira Sondikako Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkarteak urriaren 1ean Adineko Pertsonen Eguna ospatzen duela. Egun horretan, saria ematen diete bazkideei eta aurten 1934. urtetik 1936. urtera bitartean jaiotako bazkideak hain zuzen omendu dituzte. Ekitaldian Sondikako alkatea, Naia Landa Bilbao, izan zen.