Memoriaren Eguna Sondikan

Aikor aldizkaria 2023ko azaroaren 10a

Gaur, azaroak 10, Memoriaren Eguna da Euskadin eta, urtero moduan, ekitaldia egingo dute Sondikan, “indarkeria anker eta bidegabearen ondorioz joan egin zitzaizkigun guztiak gogoratzeko”, idatzi du hango udalak gizarte-sareetan. Ekitaldia 18:30ean izango da Goiri Plazan.