Danel Arteaga Ibarrondo sondikoztarra da Ztanda ETB1eko musika-saioko partaideetako bat. Bi saio baino ez dira falta irabazlea nor den jakiteko, eta, beraz, adi egon beharko dugu gazteak lehiaketan zehar egindako lanaren emaitza ezagutzeko. Sondikoztarrak pop musika du gustukoen, eta etorkizunean musika ogibide izatea gustatuko litzaioke; bitartean, basozaina izateko ikasten dabil Derioko Nekazaritza Eskolan. Hurrengo alean bere asmoen berri emango digu, eta, jakina, musika-saioan izandako esperientzia kontatuko digu.