Bihar, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da eta, egun horren harira antolatutako ekintzen artean, Sondikako Udalak "Sondikako Emakumeen Kontseilua" egitasmoa aurkeztuko du Kultur Etxean. Saioa 19:00etan hasiko da, eta Laurane Gonzalo Batistaren emanaldiaren ostean aurkeztuko dira Sondikako emakumeak ahalduntzeko prozesuaren emaitzak eta Emakumeen Kontseilua. Aurkezpena biribiltzeko, kopaua eskainiko da eta kaleko animazioa egongo da.