Dataz aldatu da Garrasiak herriko puntu beltzak aztertzeko deitutako batzar irekia

a: Garrasia 2024ko api. 3a, 10:34

a: Garrasia

Garrasia Sondikako talde feminista lanean ibili da herriko puntu beltzak identifikatzeko. Talde feministak batzar irekira deitu zuen biharko, apirilak 4, lanaren emaitzak aztertzeko. Hala ere, gizarte-sareen bidez jakinarazi dutenez, batzarra dataz aldatu, eta apirilaren 26an egingo dute, 19:00etan, Sondikako txokoan. Batzar mistoa izango da eta hara edonor gerturatu daiteke. “Puntu beltzen inguruko informazioa emango dugu, eta inkestan ateratako kaleak eta guneak aztertuko ditugu elkarrekin”.