CD Sondika Eguna

Aikor aldizkaria 2024ko mai. 30a, 14:26

Sondika futbol-taldeak bere eguna ospatuko du ekainaren 8an, eta horretarako, egun osoko egitarau zabala prestatu du. Goizeko 9,30etik aurrera, ekintza hauek izango dira Basozabal futbol zelaian: erakusketak, puzgarriak, tailerrak, penaltiak jaurtitzea, dardo-lehiaketa, igel-toka, pitxerrak botatzea, herri-bazkaria, bingoa, umeentzako ikuskizuna, musika, sua eta zozketak. Herri-bazkarirako txartel bakoitzak 10 euro balio ditu, eta bihar arte, maiatzak 31, izango dira salgai klubeko instalazioetan, 18:00etatik 21:00etara.