Sondikako skate-pista berezia da bere formagatik eta bere ertzaren akaberagatik. Txorierriko eta Euskadiko mugak gainditu ditu bere ospeak, eta Estatuko zein nazioarteko skaterren artean ere bada ezaguna. Berezia izan arren, aspaldian ez da hainbeste erabiltzen, eta Txoriskaters elkarteak hartu du hura skate-zirkuituaren erdigunean ipintzeko ardura. Erreportajea laster irakurgai izango da paperezko aldizkarian eta www.aikor.eus webgunean.