Ohikoa denez, udako argazki-lehiaketa antolatu du Altzora Sondikako euskara elkarteak. Argazkiak irailaren 7ra arte bidali daitezke altzora.ee@gmail.com helbide elektronikora, edo Whatsappez 722 415 501 telefono-zenbakira (HD aukera). Irudiarekin batera adierazi behar dira egilearen izena, telefono-zenbakia eta argazkiaren izenburua. Altzora Egunean, irailaren 21ean, jakinaraziko da irabazlea nor den. Gainera, lehiaketara bidalitako argazki guztiak ipiniko dira erakusgai.