Euskara, ozenki Sondikan

b: Altzora Sondikako euskara elkartea 2024ko irailaren 24a

Zapatuan, irailak 21, bere egun handia ospatu zuen Altzora Sondikako euskara elkarteak. Egitarau zabala antolatu zuten egun horretarako, eta ekintzetara herritar asko hurbildu ziren. Goiz-goizetik sondikoztar guztientzako ekintzak izan ziren, hala nola umeentzako jolasak, dantza-poteoa, herri-bazkaria eta musika. Euskara ozenki entzun zen Sondikan.