Enologia Eguna ospatuko dute domekan Sondikan

Aikor aldizkaria 2024ko urr. 4a, 14:04

Domekan, urriak 6, Enologia Eguna izango da Sondikan. Azoka Goiri enparantzan atonduko da, eta 12:30etik 15:00etara bertan izango dira dastaketak, erakusketak eta salmentak. Dastatu ahalko diren ardoen artean daude jatorri-deitura hauetakoak: Ribera del Duero, Rioja, Catalunya, Costers del Segre eta Cava. Horrezaz gainera, Bizkaiko Txakolina ere dastatu ahalko da, Idiazabal gazta, gildak eta taloak.