Hamabost urte bete ditu Sondikako skate-pistak, eta Txoriskaters elkarteak argazki-erakusketa antolatu du urteurrenaren harira. Skate-pistan, 15 urtean bizi izandako momentu batzuk batu dira erakusketan; guztira 14 argazki. Erakusketa urriaren 31ra arte egongo da ikusgai udal-liburutegiko erakusketa-aretoan.