Sondikatik ere laguntza bidaliko da Valentziara

Aikor aldizkaria 2024ko aza. 4a, 12:45

Drive autoeskolak jakinarazi duenez, aste honetan laguntza-materiala batuko dute autoeskola guztietan, Valentziara bidaltzeko. Drive autoeskola Sondikan ere badago, Mateo Bidaurrazaga Alkatea kalean. Azaldutakoaren arabera, euren asmoa da batutakoa asteburuan Valentziara eramatea. Besteak beste, janari iraunkorra, arropa eta higiene- eta garbiketa-produktuak batuko dituzte.