Beste alde batetik, aipatu beharra dago ekitaldi zabala antolatu dela goizerako. Horrela, 11:00etatik 12:00etara, Ipar Elaiak txistu-elkarteak eta Gorantzaileak dantza-taldeak herritik ibiliko dira giroa sortzen, eta 12:00etatik 14:00etara tailerrak egingo dira: taloa, feltro-loreak eta zeinu-hizkuntza. Era berean, Aker Okerrak taldea kalejiran ibiliko dira azokagunetik bertatik, eta 12:30etik 15:00etara kantu-poteoa egingo da herriko tabernetatik. Goiza biribiltzeko, EinGo taldea kantan eta dantzan izango da herritik 13:00etatik 15:00etara.