Bestalde, umeentzako jarduerak eta tailerrak egongo dira 17:00etatik 19:00etara, eta txokolada ere egingo da. Gainera, bi saski zozketatuko dira abenduaren 9tik aurrera atxikitako establezimenduetan erosketak egiten dituztenen artean.
Aitu udal-aldizkarian jakinarazi dutenez, Sondikako Udalak ekimen berri bat ipini du martxan herriko merkatariekin eta ostalariekin elkarlanean, tokiko ekonomia bultatzeko: Gabonetako merkatua. Guztira bi merkatu egingo dira. Lehena abenduaren 19an egingo dute, eta bigarrena, urtarrilaren 2an. Egun horietan, saltokiek eta tabernek euren produktuak ipiniko dituzte lokalen kanpoaldean, eta Gabonetako musika eta dekorazioa egongo da.