Jaietan izaten diren genero-rolei buruzko tailerra Sondikan

Aikor aldizkaria 2024ko abe. 16a, 14:13

Garrasia Sondikako talde feministak gizarte-sareetan azaldu duenez, “jendarte eta kultura adierazpen garrantzitsuak dira festak, eta balioekin duten lotura sakonagatik bizitzaren erdigunean izaten dira. Herri baten nortasuna eta jendarte egitura islatzen dituzte, eta, aldi berean, bertan dauden zapalkuntza eta diskriminazio-motak agerian uzten dituzte”. Hori dela eta, eta herriko jaietan dauden elementu diskriminatzaileak identifikatzeko, tailerra antolatu du egunerako, abenduak 19.

Tailerra Emaginek emango du eta 18:00etatik 21:00etara izango da Sondikako txokoan. Sarrera libre izango da lekuak bete arte. “Jaiek eta erritoek jendarte ordena mantentzen dute: egungo hierarkia desberdinak indartzen dituzte eta gizon zein emakume hegemonikoen irudiak sendotzen dituzte. “Tailer honetan, gure herriko jaietan identifikatu ditzakegun elementu diskriminatzaileak aztertu eta horiei aurre egiteko tresnak eskaintzea dugu helburu”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).