Sondikako Udalak gizarte-sareen bidez jakinarazitakoaren arabera, organikoa botatzeko edukiontzi marroiak txartel adimenduna erabilita zabalduko dira hemendik aurrera. Txartel bat emango da etxebizitza bakoitzeko, eta hura udaletxean bertan eskuratu daiteke astelehenetik eguenera 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, eta barikuetan, 09:00etatik 14:00etara.