"Emakumea eta euskal pilota" erakusketa Sondikan

Aikor aldizkaria 2025eko martxoaren 7a

Gernikako Euskal Herria Museoak ekoitzitako erakusketa da, eta bere helburua da pilotan profesional moduan jokatu zuten lehen emakumeak omentzea. Era berean, erakusketaren bidez, zesta-punta eta erraketa modalitateetan jokatu zuten emakumeak ezagutzera eman nahi dituzte antolatzaileek. Erakusketa martxoaren 28ra arte izango da Sondikako liburutegiko erakusketa-aretoan.