Bihar, martxoak 22, udaberriko kontzertua izango da Sondikako San Joan elizan. Musika-saioa 19:45ean hasiko da, eta hurrengo abesbatza hauek hartuko dute parte: Luis Iruarrizaga abesbatza (Igorre), Olague talde korala (Sondika) eta Mendi Ona Abeslariak (Sodupe). Kontzertua XLIV. BBK Abesbatzen Kontzertu-sailen baitan egingo da.