‘Mujer’ erakusketa Sondikan

Aikor aldizkaria 2025ko api. 10a, 10:38

Maiatzaren 9ra arte `Mujer´ erakusketa ikusgai egongo da Sondikako udal-liburutegiko erakusketa-aretoan. Erakusketa 25 bat margolanek osatzen dute, eta bertan hainbat kulturatako emakumeen erretratuak batu ditu egileak. Margolanak Amanda Espina Pedruezak egin ditu.