“Gazteen iritzia ezagutu nahi dugu, etorkizunera begira prestatzen diren politikek euren nahiak eta beharrak ere islatu ditzaten”, adierazi dute. Lehen batzarrean, udal-funtzionamendua azalduko dute, eta taldearen egitura posibleak aztertuko dira. Parte-hartze irekia izango da, eta bilerara bertaratzen direnek informazioa jasoko dute eta hurrengo bileretarako bidea egiten hasiko dira. Bestalde, askaria egongo da. “Gazte Kontseilua Sondika hobetzeko proposamenak egiteko eta ideiak martxan jartzeko gunea izango da eta gazteen benetako interesei eta eskaerei erantzungo dieten programak garatuko ditu”.