Garrasia Sondikako talde feministak eta Altzora Sondikako euskara elkarteak bertso-bazkaria antolatu dute ekainaren 8rako. Azaldu dutenez, ekimenaren helburuak hurrengo hauek dira: “euskara sustatzea, gure kultura herrikoiaren balioa azpimarratzea eta emakumeak erdigunean kokatzea”. Bazkaria 14:30ean izango da Casino jatetxean, eta txartelak dagoeneko Gorroño tabernan daude salgai 32 euroan. Aissa Intxausti eta Jone Uria ibiliko dira bertsotan, eta gai-jartzailea Maite Berriozabal izango da.