Familia Eguna Sondikan

Aikor aldizkaria 2025ko mai. 29a, 11:27

Sondikako Udalak gizarte-sareen bidez jakinarazi duenez, domekan, ekainak 1, Familia Eguna ospatuko dute udalerrian. Hasteko, lau kilometroko herri-martxa egingo dute 10:00etan, herritar guztiek egiteko modukoa. Artebe kiroldegitik aterako dira. Hori amaituta, 11:30etik 13:30era, adin-tarte guztietako pertsonentzako dantza modernoaren masterclassa izango da Artebe aurreko plazan. Euria badago, Gorondaganeko jolastoki estalian egingo da.