Sondika Pintxotan lehiaketaren azken txanpa

Aikor aldizkaria 2025ko eka. 13a, 12:45

Bihar, ekainak 14, Sondika Pintxotan lehiaketa amaituko da. Azken egunean, estilo libreko pintxoak dastatu ahalko dira, 19:00etatik 22:30era, txapelketan parte hartzen duten tabernetan: Miren & Juantxu, Amets, Café Tindaya, Gaztañaga Berria eta Batzokia. Gainera, Bayo Showek girotuko du ekintza.

Pintxoak bi euroan egongo dira salgai, eta pintxo gogokoenaren alde bozkatu ahalko da. Bozketan parte hartzen dutenen artean sari berezia zozkatuko da ekainean: bi lagunentzako bazkaria edo afaria herriko jatetxe batean eta Sondikako edozein dendatan erabiltzeko 30 euroko txartela. Bestalde, San Joan jaien egitarauaren barruan jakinaraziko da txapelketa zein tabernak irabazi duen. Sondikako Udalak adierazi moduan, txapelketaren helburua da tokiko ostalaritzaren sormenari balioa ematea eta herritarrentzako aisialdirako eskaintza aberastu.