Liburuzaleentzat berriak ditu Sondikak: kaleko udal liburutegia Sagarreta auzoan egongo da. Hala erabaki dute sondikoztarrek bozketa baten bidez. Horretan San Juan zelaia eta Izartzako merenderoa izan dira hurrengo bi aukera bozkatuenak. Auzoko zein gunetan eta noiz irekiko den laster jakinaraziko du udalak.