Nazioarteko Folkore Jaialdia Sondikara helduko da uztailaren 24an

Aikor aldizkaria 2025ko uzt. 23a, 13:17

20:00etan Goronda Beko kiroldegian arituko dira Gorantzaileak, Mexikoko 'Ballet Folklórico de La Universidad De Colima' taldea eta Zeelanda Berriko Taumata Whitireia dantza-taldea

Urtero legez Elai Alai Portugaleteko dantza-taldeak Nazioarteko Folklore Jaialdia antolatu du uztailerako, eta aurten 50. edizioa ospatzen da. Jaialdia hilaren 18an hasi zen eta domekan amaituko da. Nolanahi ere, jaialdiari lotutako ekintzen baitan dantza-taldeek inguruko herrietako batzuk bisitatuko dituzte, eta Sondikan eguenean, uztailak 24, izango dira. Gorantzaileak dantza-taldearekin batera, Goronda Beko kiroldegian arituko dira Mexikoko 'Ballet Folklórico de La Universidad De Colima'taldea eta Zeelanda Berriko Taumata Whitireia dantza-taldea. Saioa 20.00etan hasiko da.