Zapatuan, azaroaren 8an, II. Zumbathon solidarioa ospatuko da Sondikan. Hau arratsaldeko 17:00ak eta 19:00ak bitartean izango da, Goronda Beko kiroldegian eta bertan egongo da Alba Durán, sare sozialetan arrakasta handia duen zumba irakaslea. Ekitaldi honetako sarrerak 10€-ko prezioa izango du, Naizen elkartearen mesedearentzako izango direnak, Adingabe Transexualen Familien Elkartearentzako, hain zuzen. Izena ematen duten lehen 200 pertsonek kamiseta bat izango dute opari.