Etxebizitza eta gazteen inguruko hitzaldia Sondikan

Aikor aldizkaria 2025eko azaroaren 4a

Azaroaren 17an, astelehena, “Etxebizitza eta gazteak: aukerak eta baliabideak ezagutu” hitzaldia egingo da Sondikan, GAZek antolatuta. 

Bertan, gazteek emantzipatzeko dituzten aukerak eta etxebizitzak erosteko dauden baliabideak azalduko dira. Hitzaldia Sondikako Udal Txokoan egingo da, arratsaldeko 19:00etan. Izena emateko, galdetegia bete behar da.