Jostailuen bilketa eta merkatu solidarioa Sondikan

Aikor aldizkaria 2025eko azaroaren 14a

Gabonetako ekitaldiekin bat eginez, Gorondaganeko Gurasoen Elkarteak jostailuen bilketa eta azoka solidarioak egingo ditu azaroan zehar. Jostailuen bilketa hilaren 17tik 20ra izango da ikastetxeko IFEren bulegoan, eta bertan boluntarioek bigarren eskuko liburu, panpina zein jolasak jasoko dituzte. Bilketa hau arratsaldeko 16:00ak eta 16:30ak bitartean izango da. Azoka, berriz, Goiri Erdiko Enparantzan ospatuko da, azaroaren 23an, domeka, goizeko 11:00ak eta 14:00ak bitartean.