Durangoko Azokara autobusa Altzora Euskara Elkartearen eskutik

Aikor aldizkaria

Sondikako Altzora Euskara Elkarteak autobusa antolatu du Durangoko Azokara joateko. Abenduaren 6an, zapatua, izango da irteera hau. Irteera goizeko 11:00etan izango da Sondikako San Juan autobus geltokitik, eta itzulera arratsaldeko 18:00etan Durangotik.

Tiketaren prezioa 3€-koa izango da, eta doakoa adin txikikoen kasuan. Izen emateko, 722 415 501 telefonora bidali beharko da WhatsApp-a edo altzora.ee@gmail.com helbidera idatzi. 16 urte baino gutxiagoko gazteak nagusi batekin joan beharko dira.