“Hegaka: istorio baten soinua” ikuskizuna barikuan Sondikan

Aikor aldizkaria 2025eko azaroaren 17a

Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko egunaren harira (hilaren 25ean ospatuko dena), Sondikako Udalak “Hegaka: istorio baten soinua” ikuskizunaren emanaldia antolatu du. Emanaldi hau barikuan izango da, azaroaren 21ean, arratsaldeko 20:00etan, Sondikako Kultur Etxean. Emanaldirako gonbidapenak Udal Liburutegian lortu ahal izango dira azaroaren 20ra arte, edota egunean bertan Kultur Etxean.