Zapatuan, azaroaren 22an, La Mapatxa Teatroa konpainia berriaren “Loreen Hizkuntza” antzerkiaren emanaldia izango da. Antzezlan honetan, XXI. mendeko maitasun-harremanak komediatik hausnartzen dira, Ibon Belandiak konposatutako eta interpretatutako zuzeneko musikarekin. Emanaldia, esan bezala, zapatuan izango da, arratsaldeko 20:00etan, Sondikako Kultur Etxean. Sarrerak Kutxabanken kutxazainetan eta hemen erosi ahal izango dira.