Santa Ceciliako kontzertua domekan Sondikan

Aikor aldizkaria 2025eko azaroaren 21a

Domekan, azaroaren 23an, Santa Ceciliako kontzertua ospatuko da Sondikan. Bertan arituko dira Ipar Elaiak Txistu taldea, Agrupación Coral Olagüe, Txuma Olagüe Abesbatza, Agrupación Cultural Pentagrama eta Gorantzaileak Dantza Taldea. Kontzertua arratsaldeko 18:00etan izango da, San Juan elizan, eta Sondikako Caritasen aldeko dohaintzak jasoko dira bertan.