Urtarrilaren 31an, Sondikan, “Heisenberg” deituriko antzezlanaren emanaldia izango da. Antzezlan horren sarreren salmenta martxan dago jada, eta ostiralera arte egongo dira eskuragarri Udal liburutegian, hau da, abenduaren 5era arte, eta txartelarekin ordaindu beharko dira. Zapatutik aurrera, kutxazainetan zein Kutxabanken webgunean erosi ahal izango dira sarrerak, eta emanaldiaren egunean, ordubete lehenago emanaldia egingo den aretoan, sarrerarik egotekotan.